lunes, 2 de junio de 2008
KUKUAREN BIDEOA IKUSGAI
jueves, 29 de mayo de 2008
Haur Hezkuntzakoen lana: AMIAMOKOA
jueves, 13 de marzo de 2008
Gure eskolako txorien behaketa proiektuaren inguruko bideoak
Usapal turkiarra
Elaien lana 5. eta 6. mailetako ikasleak egina
jueves, 28 de febrero de 2008
Hegaztien behaketa zientifikoa Urdaibain
Hegaztien behaketa zientifikoa Urdaibain
Eskola txiki bi gara Urdaibaiko erdi-erdian kokatuak. Aurten gure ingurune pribilegiatuaren baliabideak eta teknologia berrien aplikazioak nahastu ditugu proiektu beri batean. Eskola biek batera planifikatua izan da.
Urdaibaiko hegaztien segimendua izango da esperientzia berriaren lan-nukleoa eta teknologia berriak integratuko dira prozesuan (Datuak bilduz, ikustentzunezko materialak sortuz, informazioa prozesatuz, dibulgatuz eta trukatuz...)
Diziplina arteko lanaren modura garatu nahi dugu proiektua (berau irakasgaietan integratuz: natur zientziak, euskara, musika, plastika, informatika...)Eta ardurak eta lanak ezberdinak izanda, ikasle guztiek hartuko dute parte.
Eskola bietako Guraso Elkarteen bermea dauka proiektuak. Dirulaguntzak lortzean lagundu dute. Hegaztien inguruko informazio bilketan kolaboratuko sute eta hegaztiak behatzeko antolatuko diren irteeran ere esku hartuko dute.
Proiektua ondo bideratzeko eta gidatzeko laguntza espezializatua lortu dugu. Gernikako Berritzeguneko zientifiko-teknologiko eta informatika arloetako arduradunek lagunduko digute. Halaber, Gautegiz-Arteagako Elaia Bird Migration Centreko txorien behaketa zientifikoa eta eraztunketa gidatuko dituzte. Proiektuaren deskribapena